XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ta olakoak etorri onean aldarrikatu ostean, lau-bost joan-etorri osotu dauz Itziartxo'ren ziskuaz, jentearen artetik ara ta ona.

Txomintxok, bitartean, P. M. Otaño'ren aapaldi au soiñutzen: .

Soiñua ta bilketa amaitu ziranean, kapeladunak Itziar'i ziskua emonaz diñotso:
- Ar, neskatil laztan, eure zisku betea!.

Trumoia langoxe esku-otsa....

- Eskerrik asko! erantzun dautso Itziar'ek, ziskua jasoaz.

Barriro be, txalo-zarata bardiña! Gazteak eta zaarrak poza dagerre.

Neba-arreba eskaleak, ostera, jente a baiño be pozago, usterik bage, orrazi pillo galanta eurekanandu dabelako.

Goraiño bete yake ziskua, ta berau erosoago eroan al izan dagien, beste plastikozko boltsa bat eskatu dabe barrean.

Gaiñez gaiñ
Gizon txeratsu ari ta enparau guztiai samurkiro agur egiñaz, bidean jarri dira zintzo-zintzo, oraindik joanalditxoa burutu bearra dabela-ta.

Itziar'ek bere ziskua daroa, Txomintxok bere gitarrea ta bigarren ziskua: ez dabe labore artze urria izan Artxanda gaiñean.

Pozez beterik doaz.

Bego Bilbao eskumatik, gandu meepean, langille ta aundi.

Santo Domingo'tik, gaiñez gaiñ, aurrerantza bide dagie gazteak.

Eguzkia beerantza, Serante mendi ostean, ia itxasoan murgiltzen, Pagasarri ta Ganekogorta azken-izpi artean laztanduz.

Derio'tik Begoña'rakoa itxi ta bizkarrez bizkar Ollarrerakoa artu dabe.

Aurrez datorkie berebil bat xixtu ikaragarrian, pizti zaurituaren antzeko urrumada baiño zoliagotan.

Bidea egin dautsoe, bakean joan daiten.